«Ez zaude bakarrik» (NES) arreta psikosozialerako proiektua
Programa Ospitaleko pazienteen eta Eguneko Zentroaren erabiltzaileen familiei dago zuzendua.
NES arreta psikosozialerako programa Ospitaleko pazieneteen eta Eguneko Zentroaren erabiltzaileen senideei dago zuzendua. Programa, nagusiki, Klinikaren beraren diruekin finantzatu da, eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren laguntza eta finantzaketa jaso ditu.
Programa 2019ko abenduan sortu zen eta familiei eta zaintzaileei lagundu nahi zaie, informazioa, laguntza eta prestakuntza emanez. Programa modu presentzialean egiteko sortu zen. Baina COVID 19ak eragindako egoera ezohikoa dela eta, jarduera gehienak birbideratu behar izan dira. Jarduerak, orain, telefonoz egiten dira, bai eta material hezigarriak, bideoak eta bestelako baliabideak sortuz eta hedatuz ere. Programa berriak arreta psikosoziala eskaintzen du, bi lan-ildoren bidez: informazioa eta laguntza. Lehen lan-ildoaren barnean (informazioa), proiektu honen ekintza berrienetako bat dago: aplikazio mugikor bat garatzea. Tresna berritzaile horri esker, Ospitaleko pazienteen eta Eguneko Zentroaren erabiltzaileen eguneroko bizitza hurbilduko zaie haien senideei. Aplikazio berria da, eta haren bidez, Josefina Arregui Klinika da Nafarroan horrelako aplikazio bat duen lehen erakundea.
Ospitaleko nahiz Eguneko Zentroko familiek astero jasotzen dute informazioa telefonoz. Egunero, gainera, bideo-deiak egiten dira Ospitaleko pazienteen eta haien senideen artean. Familien dei guztiei erantzuten zaie zalantzak argitzeko, bai eta etxeetan sortzen diren arazoak moldatzeko ere.
Proiektu honen bigarren lan-ildoa familiei eta zaintzaileei laguntza psikologikoa emanez lagun egitea da. Funtsezko laguntza da, nahasmendu psikologikoak dituzten pertsonei arreta emateak eragiten duen nekeagatik. Alde horretatik, programaren bidez, senitartekoak zaintzen eta artatzen laguntzen zaie, bai eta pazienteak artatzen ere. Laguntza oso garrantzitsua izaten ari da une honetan, familiek ezin baitituzte zuzenean ikusi ospitalean dauden senideak.
Proiektu honek ederki erakusten du zer-nolako apustua darabilen Josefina Arregui Klinikak egunerokoan bere Ospitalearen eta Eguneko Zentroaren erabiltzaileen alde, berrikuntzaren bidez.