Josefina Arregui Klinika dementzia edo beste patologia psikiatriko batzuk dituzten pertsonak artatzen dituen irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Orain, Sakana Group enpresaren diru dohaintza garrantzitsua jaso du bosgarren urtez jarraian. Lakuntzan kokatutako enpresaren lankidetza lagungarria zaio Klinikari bere jasangarritasunerako. Aurten emandako diru ekarpenarekin, Josefina Arregui Klinika XXI. mendeko aro digitalaren eskakizunetara egokituko da. Klinikaren eraldaketa digitalak erizaintzako kontrola erraztu eta hobetzea ahalbidetuko du, gela guztietako eta kontrol-eremuetako konektibitatearen bidez, bai eta pazienteen datu guztiak digitalizatzearen bidez ere. Digitalizazioari esker, klinikak pazienteen kontrola eta jarraipena hobetuko du, herratuen kontrola eta sarbideak kontrolatuz, eta kudeaketa-programa berri bat ere instalatuz.
Sakana Group enpresatik emaniko diru-ekarpenari esker, Klinikak logeletako altzari batzuk berrituko ditu, pazienteen eta erabiltzaileen senideentzako itxaron-gunea handituta. Patioan egokitzapen-lanak eginen dira, “patio terapeutikoa” izan dadin, narriadura kognitibo eta funtzionalak dituzten paziente eta erabiltzaileentzat. Gainera, ekipamendu medikoa eta laguntzarakoa erosiko da.
Aldaketa etapa
Josefina Arregui Klinikak eraldaketa digitalari aurre eginen dio, aldaketa etapa batean murgilduta baitabil. Aldaketa horren helburua da gure erabiltzaileen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetuko duen kalitate handiko zerbitzua eskaintzea.
Argazkian Ángel Gardachal CJAko gerentea Sakana Group-eko kideekin.