Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa | |
---|---|
Arduraduna: | FELIPE LECEA FUNDAZIOA |
Xedea: | Fundazioak honetarako erabiltzen du informazio pertsonala: Josefina Arregui Klinikak eskainitako laguntza eta tratamenduak emateko.
|
Legitimazioa: |
|
Hartzaileak: | Honako hauei datuak lagatzea dago aurreikusita:
FELIPE LECEA FUNDAZIOARI zerbitzuak ematen dizkioten hirugarrenen tratamendu-arduradunak dira informazioaren hartzaileak, haiekin dagokion akordioa sinatu baita DBEO erregelamendua eta segurtasun-neurri egokiak betetzen direla bermatzeko. |
Eskubideak: | Eskubidea duzu informazio gehigarrian adierazitako datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, bai eta beste eskubide batzuk ere. Horretarako, FELIPE LECEA FUNDAZIOAREN helbide honetara jo behar duzu: ERBURUA KALEA, Z.G., 31800 ALTSASU (NAFARROA). Bestela, gerencia@josefinaarregui.com helbide elektronikora jo behar duzu, eta behar bezala identifikatu eta berariaz adierazi behar duzu zer eskubide zehatz baliatu nahi duzun. |
Jatorria: | Interesdunak berak, tutoreek edo legezko ordezkariek edo erakunde pribatu edo publikoek emandakoak dira FELIPE LECEA FUNDAZIOAN tratatzen ditugun datu pertsonalak. |
Informazio gehiago: | Datuak Bebsteari buruzko informazio gehigarria eta zehaztua kontsultagai duzu gure webgunean (www.josefinaarregui.com) edo klinikan bertan eskatu: ERBURUA KALEA 31800 ALTSASU (NAFARROA) edo administracion@josefinaarregui.com helbide elektronikoan. |
Legea aldaketen edo Datuak Babesteko Agentziak emandako irizpideen ondorioz datuak babesteko gure politika aldatu behar izanez gero, behar bezala jakinaraziko dizugu zer aldaketa sartu beharko den legea betetzeko.
Identitatea: FELIPE LECEA FUNDAZIOA
IFK: G31442817
Posta helbidea: Erburua kalea z/g, 31800 ALTSASU (NAFARROA)
Telefonoa: 948 56 38 50
Posta elektronikoa: gerencia@josefinaarregui.com
Datuak babesteko ordezkaria: PRODANA CONSULTORES
DPD kontaktua: Mutiloabeitiko industrialdea. 9. 1. C 31192 Mutiloa Nafarroa Espainia – dpo@prodanaconsultores.com
FELIPE LECEA fundazioa –JOSEFINA ARREGUI KLINIKA PSIKOGERITARIKOA Ospitale Zentro bat da, nahasmendu psikiatrikoak dituzten adinekoendako arreta integrala ematen duena, eta arreta berezia eskaintzen die dementzia sindromeak dituzten pertsonei. Pertsona horiek eta haien senitartekoek gaixotasunaren fase bakoitzean dituzten beharrei erantzutea da haren xedea, eta zentroak hainbat unitate ditu horretarako.
JOSEFINA ARREGUI KLINIKA PSIKOGERITARIKOAK bokazio hau du:
- Komunitarioa: zerbitzatzen duen komunitatean txertatua, zerbitzu sozio-sanitarioek eta, oro har, herritarrek gaixo horien bizi-kalitatearen tratamenduan eta hobekuntzan aktiboki parte hartzea du helburu.
- Klinikoa: laguntza integrala eta diziplina anitzekoa, profesional talde espezializatu batek egina.
- Irakaskuntzazkoa: osasun ikasketak egiten ari diren ikasleentzat, herritar guztientzat eta zentroko bertako langileentzat.
- Ikerkuntzazkoa: bat dator osasunaren arloko egungo ikerketa ildoekin, gaixo horien arreta hobetzeko baliabide eta tratamendu egokien bila.
FELIPE LECEA FUNDAZIOAN jorratzen dugu interesdunek beren helburu sozialarekin eta laguntza-bokazioarekin lotura zuzena duten helburuetarako ematen diguten informazioa eta, zehatzago, honako helburu hauek lortzeko: Josefina Arregui Klinikak eskainitako laguntza eta tratamenduak ematea; titularrekin edo haien senideekin harremanetan jartzea erreserbak eta aldez aurreko hitzorduak kudeatzeko, eta Josefina Arregui Klinikaren osasun zerbitzuen prestazioari buruzko informazioa ematea; Klinikan, informazio orokorra eta zientifikoa zabaltzea eta eguneratze teknologikoa egitea; FUNDAZIOAREN edo titularrak edo haren senideek eskatutako beste zerbitzuren baten funtzionamenduaren xedea prozesatu, baieztatu eta betetzea; xede estatistikoak, zientifikoak, administratiboak eta analitikoak, hala nola informazio, fakturazio, kontabilitate eta auditoretza sistemen administrazioa, merkataritza-harremanak, ordainbideen prozesamendua eta egiaztapena, Erabiltzailearen Arretarako gure eremuaren korrespondentzia, eta/edo ezartzen diren sustapen-programen funtzionamendua, egungo tratamenduei eta tratamendu berriei buruz zuretzat baliagarriak izan daitezkeen jakinarazpenak zuri bidaltze aldera.
Jorratzen ditugu, halaber, webgunean ditugun harremanetarako inprimakien eskaerei erantzuteko eta arreta emateko datu pertsonalak; eta kontaktuen, laguntzaileen eta boluntarioen kudeaketarako, eta FELIPE LECEA FUNDAZIOAREKIN zuzenean lotutako komunikazioak igortzeko.
Pazienteen, tutoreen eta/edo legezko ordezkarien datu pertsonalak gordeko dira ezarritako harreman edo betebehar juridikotik eratorritako erantzukizunen bat eskatu daitekeen bitartean.
FELIPE LECEA FUNDAZIOA-Josefina Arregui Klinikari emandako datuak eta bertan jasotako tratamenduaren ondoriozko datuak gorde eginen dira, historia klinikoan behar bezala islaturik, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzko azaroaren 8ko 17/2010 Foru Legean ezarritako xedapenekin bat.
Web-inprimakietan jasotako datu pertsonalak behar den denboran gordeko dira egiten diren eskaerak ebazteko, eta, nolanahi ere, interesdunak bere datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea baliatzen ez duen bitartean.
FELIPE LECEA FUNDAZIOAN, interesdunek ematen diguten informazioa Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean jasotako legitimitateekin tratatzen dugu:
DBEO: 6.1.a) Interesdunak baimena eman zuen bere datu pertsonalak tratatzeko, helburu berariazko baterako edo batzuetarako.
DBEO: 6.1.b) Tratamendua beharrezkoa da interesduna alderdi den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko.
DBEO: 6.1.c) Tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunari aplikatu dakiokeen legezko betebehar bat betetzeko.
DBEO: 6.1.f) Tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunak edo hirugarren batek bilatzen dituen interes legitimoei erantzuteko, betiere interes horiek ez badira interesdunaren oinarrizko interes edo eskubideen gainetik jartzen.
Zure datuak tratatzeko lege-oinarria adierazten dizugu:
- Kontratu bat gauzatzea: lankidetza, babesletza edo finantzaketa kontratu bat gauzatzea.
- Arduradunaren interes legitimoa:
- Emandako zerbitzuei buruzko prestazio, laguntza eta komunikazioarekin lotutako helburuak.
- Administrazio, kontabilitate eta zerga kudeaketa.
- Emandako laguntzarekin lotutako eta deskribatutako xede guztiak, barne direla arreta eta onuradunarekiko edo haren legezko ordezkariekiko komunikazioa, zerbitzuari dagokionez.
- Legezko betebeharrak betetzea: Administrazio edo erakunde publiko eskudun batekin legezko betebeharrak betetzeko zerikusia duten xedeak, hala behar denean.
- Interesdunaren baimena:
- Nafarroako Osasun Zerbitzuaren historia kliniko informatizatuari buruzko datuak eskuratzea, Josefina Arregui Klinikan kontsulta egitean eta/edo hartan sartzean hobeki artatzeko, eta diagnostiko eta tratamendu mediko hobea izateko.
- FELIPE LECEA FUNDAZIOAREN baliabide korporatiboetan irudiak eta bideoak erabiltzea, fundazioaren lana sustatzeko eta zabaltzeko.
- Gure webguneko inprimakietan jasotako datuak, egindako kontsultak ebazteko eta/edo gure newsleterra igortzeko.
Datuak hartzaile hauei jakinaraziko zaizkie:
- Tratamenduaren arduradunarekin eta tratamenduaren xedeekin zerikusia duten pertsonei eta erakundeei, arduradunaren interes legitimoarekin.
- Banku eta finantza erakundeei, kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko, ordainagiriak bidaltzeko eta transferentziak egiteko.
- Arloan eskumena duen Administrazio Publikoari, legezko betebeharrak betetzeko.
- Beste erakunde publiko batzuei.
FELIPE LECEA FUNDAZIOARI zerbitzuak ematen dizkioten hirugarrenen tratamendu-arduradunak dira informazioaren hartzaileak, haiekin dagokion akordioa sinatu baita DBEO erregelamendua eta segurtasun-neurri egokiak betetzen direla bermatzeko.
Ez dago aurreikusita hirugarren herrialdeetara datuak transferitzea.
Edonork du eskubidea baieztatzeko berari buruzko datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez FELIPE LECEA FUNDAZIOAN.
Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, bai eta datu okerrak zuzendu daitezela eskatzeko ere, edo, hala badagokio, datu horiek ezabatzeko eskatzeko, besteak beste, datuak jada beharrezkoak ez direnean bildu ziren xedeetarako.
Inguruabar jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izanen dute; kasu horretan, datuak soilik gordeko ditugu erreklamazioak egiteko edo defendatzeko.
Inguruabar jakin batzuetan, eta beren egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek aurka egin ahal izanen diote beren datuak tratatzeari. Halakoetan, FELIPE LECEA FUNDAZIOAK datuak tratatzeari utziko dio, salbu arrazoi legitimo larriengatik edo balizko erreklamazioak baliatzeagatik edo haietatik defendatzeagatik.
Eskubideak honela erabili ahal izanen dituzu: eskubidea duzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian adierazitakoak. Horretarako, FELIPE LECEA FUNDAZIOAREN helbidera jo beharko duzu, hots, ERBURUA KALEA, ZK.G. 31800 ALTSASU NAFARROA, edo gerencia@josefinaarregui.com helbide elektronikora, behar bezala identifikatuta eta berariaz adierazita zer eskubide jakin nahi duzun.
Xede jakin baterako baimena eman baduzu, emandako baimena edozein unetan kentzeko eskubidea izanen duzu, eta horrek ez du eraginik izanen hura kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.
Zure datu pertsonalak babesteari dagokionez zure eskubideak urratuta sentitzen badituzu, batez ere zure eskubideak baliatzean gogobeterik gelditu ez bazara, erreklamazio bat aurkeztu dezakezu Datuak Babesteko eskumena duen kontrol Agintaritzan, webgune honen bidez: www.agpd.es.
- Zure datuak tratatzen ari garen ala ez jakiteko eskubidea.
- Zure datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea.
- Zure datuak zuzentzeko eskatzeko eskubidea, zuzenak ez badira.
- Zure datuak ezabatzeko eskatzeko eskubidea, datu horiek jada ez badira beharrezkoak bildu ziren xedeetarako edo emandako baimena kentzen badiguzu.
- Zure datuen tratamendua muga dadila eskatzeko eskubidea, kasu batzuetan; kasu horietan, indarrean dagoen araudiaren arabera baino ez ditugu gordeko.
- Zure datuak eramateko eskubidea; datuak formatu egituratuan, erabilera arruntean edo irakurketa mekanikoan emanen zaizkizu. Nahiago baduzu, izendatzen duzun arduradun berriari bidaltzen ahal dizkiogu. Kasu jakin batzuetan bakarrik da baliozkoa.
- Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea, behar bezala artatu ez zaitugula uste baduzu.
- Baimena edozein tratamendutarako eman baduzu, edozein unetan huraxe baliogabetzeko eskubidea.
- Daturen bat aldatzen baduzu, eskertuko dizugu hori jakinaraztea, datuak eguneratuta edukitzeko.
Zure eskubideak erabiltzeko inprimakiak ditugu. Eska itzazu e-mailez. Bestela, nahiago baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak edo hirugarrenek egindakoak erabil ditzakezu.
Inprimakiak elektronikoki sinatu behar dira, edo, bestela, NANaren fotokopia aurkeztu.
Norbaitek ordezkatzen bazaitu, haren NANaren kopia erantsi behar diguzu, edo haren bere sinadura elektronikoarekin sinatu beharko du.
Inprimakiak aurrez aurre aurkeztu daitezke, edo gutun bidez edo posta elektronikoz igorri arduradunaren helbidera, testu honen hasieran.
Eskubidearen araberakoa da, baina, gehienez ere, eskaera egin eta hilabetera, bi hilabetera eta denbora gehiago behar dugula jakinarazten dizugu.
FELIPE LECEA FUNDAZIOAN tratatzen ditugun datu pertsonalak interesdunak berak, haren gurasoek edo legezko tutoreek emandakoak dira.
Tratatzen diren datu-kategoriak honako hauek dira:
- Identifikazio-datuak, irudiak eta bideoak barne
- Ezaugarri pertsonalak
- Datu akademikoak
- Posta-helbideak eta helbide elektronikoak
- Banku-datuak
- Nafarroako Osasun Zerbitzuaren historia kliniko informatizatuari dagozkion osasun datuak