Duela hogeita bost urtetik hona, Josefina Arregui Klinika lanean ari da gure adinekoen osasuna eta ongizatea hobetzeko. Bidean, gure lanarekin bat egiten duten, laguntzen diguten eta aurrera jarraitzera bultzatzen gaituzten pertsona asko aurkitu ditugu, bai banaka, bai lan taldeak osatuta, bai pertsona horiek kide diren erakundeen bidez. Laguntza hori, halaber, era eta formatu askotatik iristen da, eta Felipe Lecea Fundazioaren Patronatuak eta Josefina Arregui Klinikaren giza talde osoak beren esker ona agertzen dute beti.
Laguntza eta konpromisoaren adibiderik handiena Josefina Arregui Klinikaren Lagunen Elkartea da, eta horretaz ere gaude gu harroen. Lagun talde horrek 2011n sortu zuen elkartea, Klinikari bere egunerokoan laguntzeko, gure lanari euskarria, estaldura eta omena emate aldera. Gainera, beti daude laguntzeko prest gure instalazioak mantentzeko lanetan.
Felipe Lecea Fundazioa-Josefina Arregui Klinika irabazi-asmorik gabeko erakunde partikular eta pribatua da. Haren xede soziala da dementzia eta beste gaixotasun psikogeriatriko batzuk dituzten pertsonei arreta eta tratamendua ematea.
Gure “JAK Lagunen Planean” hainbat modu ditugu, zuk gure helburuak lortzen lagundu diezaguzun. Aski duzu “info@josefinaarregui.com helbidera idaztea edo 948 56 38 50 zenbakira deitzea, eta informazioa eskatzea gure lagunetako bat izateko.
Pertsona eta familia lagunez gain, enpresa, fundazio edo instituzio lagunak ere baditugu. Haiekin guztiekin gure ikuspegia partekatzen dugu eta jarduerak elkarrekin garatzen ditugu zabalkundean, ikerketan eta beste arlo batzuetan.
Gure enpresa lagun batzuek dohaintza ekonomikoak egiten dituzte, gure lana ahalik eta kalitate-estandar onenekin mantentzeko, eta ahalik eta paziente eta familia gehienengana iristen dira. Kasu horietan, enpresek bestelako onura jasotzen dute, hots, Sozietateen gaineko Zergan egindako ekarpenaren % 80raino berreskuratzen baitute. Bestalde, dohaintzak pertsona fisikoen bidez egiten badira, ekarpena pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren bidez berreskuratuko da.
JAK Lagunetako bat izan nahi baduzu, idatz iezaguzu info@josefinaarregui.com helbidera edo deitu 948 56 38 50 zenbakira. Zurekin harremanetan jarriko gara, eskura ditugun elkarlan eta laguntza molde guztiak azaltzeko.
(Josefina Arregui Klinikako terapia okupazionaleko pazienteak)
25 urtez bidelagun, beren esentziak galdu dituzten pertsonen bidaia gorabeheratsuan.
25 urtez maitasuna ematen eta emozioak pizten, nahasmenduak isolamendura eramaten dituen pertsonei.
25 urtez ahalegin betean, beren ahalmen kognitiboak galtzearen zigor krudela sufritu dutenak zaintzeko.
25 urtez, arimarekin komunikatzeaz arduratzen diren zentzumen atrofiatuak estimulatzen
25 urtez, gaixotasun ankerrak jotako pertsonen jokabidea bideratzen.
25 urtez, familiei laguntzen eta haien egoera arintzen.
Maitasuna, gogoa, ahalegina, errespetua, pazientzia, ulermena, enpatia… hori guztia behar da dosi handi-handitan –eta badago eskura–, bokazioak eragiten dituen motibazioetatik harata. Hori baino gehiago da. Madoz doktoreak etengabe esaten duen bezala, MAITASUNA behar da. Eta horixe da, hain zuzen, klinikaren superabita, hots, talde baten ekarpena, edo hobeki esan, komunitate profesional eredugarri baten ekarpena, langile saiatuak, kualifikazio maila handi-handikoak, egundoko eskarmentua dutenak. Arduratsuak beren eguneroko zereginetan, hobekuntza etengabeak proposatuta, programa eta teknika berritzaileak aplikatuta, bai klinikan bertan garatuak eta arlo zientifikoan eta instituzionalean aitortza garrantzitsuak eskuratutakoak, bai kanpo ikerketa-zentroetan edota beren espezialitateko beste klinika batzuetan lortutakoak.
Horri esker, xedea lortu egin da artatu ditugun 7.000tik gorako kasuen %90etan baino gehiagotan, eta, horri esker da erreferentziazko klinika bere esparruan. Hortaz, bete egin da horrela bi pertsona handiren borondatea, biak ere eskuzabaltasun izugarriz jantziak eta gaitasun harrigarriz betetakoak: Felipe Lecea eta Vicente Madoz, biak ere hain obra miragarriaren sortzaileak.
Horretaz mintza gaitezke Josefina Arregui Klinikaz ari garenean.
Horretaz eta, era berean, zeinen atsegina den proiektu-errealitate hain liluragarri horretan parte hartu eta laguntzeaz.
Beraz, zure laguntza beharrezkoa da, ekimen horrek jarrai dezan, ekimenak bere bilakaera eta aurrerapen ildoari eutsi diezaion. Zure bultzada erabat lagungarria izanen da arrakastarako, eta pazienteen eta senideen onerako. EZ UTZI AHANZTURAN.
Patxi Goicoetxea
Klinikaren Lagunen Elkarteko presidentea