Josefina Arregui Klinika-Fundazioa gizarte eta osasun arloko entitatea da eta denetariko dementzia motak eta mailak dituzten pertsonak artatzea eta tratamendu errehabilitatzailea ematea da haren xede soziala. Helburu hori lortze aldera, banakako arreta programak garatzen ditugu, hainbat baliabideren bitartez antolatuak.
Dementzia duten pertsonak artatzeko erreferentea izatea Nafarroan, kalitatezko proiektu eraginkor eta jasangarri batekin, Sakanako biztanleengana itzuliko dena, Sakanako komunitateko kide izanik, eta Nafarroako gizarte eta osasun sistemari lotuta egonik.
Josefina Arregui Fundazioan zazpi baliotan oinarriturik egiten dugu lana: bokazioa, sentiberatasuna, balio erantsi bereizgarria, ardura, harrera, errespetua eta konpromisoa.
Era berean, gure egiten ditugu pertsona, familia eta ingurunea ardatz dituzten arreta-eredu nagusien orientabideak.