Josefina Arregui Klinika-Fundazioak aitortua du mezenasgo sozialaren araubidean sartua dagoela. Mezenasgoa Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideetako Departamentuko Gizarte Errealitatearen Behatokiak ematen du. Klinika-Fundazioa bereziki harro dago aitortza horretaz, gizarteari zerbitzu bat era altruistan emateagatik.
Mezenasgo sozialaren helburua da abantaila fiskalen bidez sustatzea herritarrek eta enpresek irabazi-asmorik gabeko erakundeei egiten ahal dizkieten ekarpen ekonomikoak, hots, gizarte zerbitzuen, garapenerako lankidetzaren edo gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren esparruan lan egiten duten erakundeei. Aitortza hori izateko, baldintza zorrotzak bete behar dira, Josefina Arregui Klinika-Fundazioak egiten duen bezala, eredu bat gauzatzeko, eredu horrekin hartua baitu konpromisoa eta hartan ere sinesten du.