Gizarte Lanaren arloko berariazko jarduerak:
- Familiei harrera eta elkarrizketa egitea, datuak biltzeko: egoera familiarra, ekonomikoa, etxebizitza, gaixoaren egoera, familiaren laguntza-sarea, eskura dituzten laguntza-baliabideak eta arrisku sozialeko egoerak, baldin badira.
- Diagnostiko eta balorazio sozial bat egitea, helburuak finkatzeko eta gure esku-hartzerako urratsak ezartzeko.
- Informazioa eta aholkularitza ematea lagungarri izaten ahal zaizkien gizarte-baliabideen, programen eta zerbitzuen gainean
- Familiei arreta ematea, orientazioa emanez eta egoera berriari aurre egiten lagunduz.
- Prestazioak eta zerbitzuak izapidetzea eta kudeatzea.
- Ospitaleratzeko Unitatean alta hartzen dutenerako, gizarte-baliabideak bilatzea.
- Koordinazioan aritzea oinarrizko gizarte-zerbitzuekin eta osasun etxeekin, Nafarroako Ospitalearekin/beste ospitale batzuekin eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziarekin (ANADP).
- Beste zerbitzu batzuetara bideratzea eta beste profesional batzuekin koordinatzea.