Gaixotasun horiek modu integralean landu behar dira, eremu profesional desberdinetatik; izan ere, gaixotasunaren bilakaeran zehar, maila kognitibo, emozional, fisiko, funtzional edo sozialeko nahasmenduak ager daitezke (oroimen-arazoak, deliriozko ideiak, portaera-nahasmenduak, antsietate-sintomak, depresioa, mugikortasun-arazoak, erortzeko arriskua…).
Hiru zentro espezializatu ditugu, Altsasun, Iruñean eta Gasteizen. Haietan, diagnostikoa eta tratamendua egiten diegu pazienteei, baita aholkularitza-, estimulazio- eta errehabilitazio-programak ere, pazienteari ahalik eta ongizate handiena eta senideei eta zaintzaileei beharrezko laguntza emateko.


Erburua kalea z/g
948 563 850
info@josefinaarregui.com
Astelehenetik ostiralera: 09:00 – 16:30



