Funtzio kognitiboak (oroimena, mintzoa, pertzepzioa, arreta, arrazoibidea, plangintza…) baloratzen dituzten testak eta probak ematen dira, balizko eragin-maila eta haren ezaugarriak ezartzeko.
Ebaluazio kognitiboak kausa posibleen diagnostikoa egiten lagunduko du (adibidez, Alzheimer gaixotasunaren hasiera), jokabide eta emozio arloko alderdien ebaluazioarekin batera, betiere pertsonaren historia klinikoaren barruan,
Era berean, dagnostikatutako gaixotasunen ondorioak eta bilakaera ezartzen ere lagunduko du, baita esku-hartze egokiena diseinatzen ere.