Errendimendu kognitiboa arriskuan jartzen duten beste patologia batzuetan ere gomendatzen da (iktusa, burezurreko traumatismoak, garuneko tumoreak, nahasmendu psikiatrikoak…), pertsonaren ohiko funtzionamendua optimizatu nahi denean. Gaitasun edo funtzio kognitiboez ari garenean, oroimenaz, hizkuntzaz, pertzepzioaz, arretaz, arrazoitzeko eta epaitzeko gaitasunaz, arazoen ebazpenaz… ari gara.
Estimulazio Kognitiboko Unitatean hainbat laguntza-modalitate daude, pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako zerbitzua eskaintzeko: estimulazio kognitiboko taldeak, banakako estimulazio kognitiboa eta online bidezko estimulazio kognitiboa.