Josefina Arregui klinikako taldearen balio nagusia bere giza kapitala da. Arlo guztietan zeharkakotasunez (osasuna, gizarte-lana, giza baliabideak, administrazioa eta zerbitzu osagarriak), une zailetan erantzun eta konponbide bila guregana jotzen duten pazienteen eta familien ongizatea da gure bereizgarria,
Ia hogeita hamar urte eman ditugu dementzia eta beste gaixotasun psikiatriko batzuk dituzten pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko lanean. Bada, bidean izaniko gorabeherek konpromiso, ahalegin eta ardura handiko kultura sortu dute. Profesional berriak taldean sartzen dira, kultura horrekin bat egin dezaten; kultura horretan, pazienteen eta familien ongizatea da arretaren ardatza. Era berean, lan-dinamika horri esker, oso erraza da proiektuak garatzea, ekimen bateratuak partekatzen ditugun beste erakunde batzuekin.
Gure lan-filosofia posible da JAK garen guztion inplikazioari esker, hots, administrazioan eta gizarte-lanean ari den taldea, osasun arloko taldea. Guztiek ere pazientziaz eta enpatiaz aurre egiten diete eguneroko egoera delikatuei, eta haientzat adeitasuna eta tratu ona dira gauzak egiteko beren moduaren oinarria.
Narriadura kognitiboa, dementzia edo nahasmendu psikiatrikoak dituzten adinekoen jokabide-arazoak, narriadura funtzionala eta konplikazio medikoak artatzea; horra hor gure taldearen espezializazioaren gunea Ospitaleratze Unitatean. “Ohe-ondoan” lan egiten duten taldeko kideak (erizainak, erizaintzako laguntzaileak, terapia okupazionala eta fisioterapia) kualifikazio handiko profesionalak dira, eta esperientzia handia dute pazienteen jokabideari eta funtzioei dagokienez. Haien jarduna funtsezkoa da jokabide-asaldurak konpontzeko eta autonomia berreskuratzeko; hori lagungarria zaie senideei zaintza lanak egiteko, behin pazienteak etxera itzultzen direnean.
Talde guztiek metodologia berbera erabiltzen dute beren lanean jokabideari eta funtzionaltasunari begira, hau da, Eguneko Zentroan, Estimulazio Kognitiboko Unitatean, Kontsultetan, edo Etxez etxeko Zerbitzuetan. Dena den, paziente bakoitzaren eta laguntza unitateen profila eta helburuak ezberdinak dira.
Funtsezkoa da erorketak, martxaren asaldurak, hausturak, iktusa edota beste gaixotasun edo baldintza baliogabetzaile batzuk izan dituzten adinekoen autonomia berreskuratzeko eta desgaitasuna prebenitzeko egiten dugun lana (adibidez, mugiezintasun sindromea, ospitalean egon ondoren edota negu luzean etxetik atera gabe egon ondoren). Lan hori Autonomia Berreskuratzeko Zerbitzuek egiten dute. Zehazki, dementziarik gabeko pazienteak artatzen dituzte edota dinamikak ulertzeko gaitasunari eutsi dioten paziente dementziadunak.