Josefina Arregui Klinika Fundazioaren Eguneko zentroa 1994an sortu zen Altsasun. Fundazioak abian jarritako lehen baliabidea da. Guztira, 25 leku ditu.
Urte hauetan zehar, aldaketa gutxi egin zaizkio hasierako obraren egiturari eta, gaur egun, zenbait aldetan zaharkitua gelditu da. Beraz, alde horiek birmoldatu, modernizatu eta egokitu behar dira gure adinekoak goxoago hartzeko.
Josefina Arregui Klinikaren Lagunen Elkartea haren lana bultzatzen eta laguntzen ari da 2015. urtetik hona.
Crowdfunding Kanpainaren helburua 75.000 EURO biltzea da Eguneko Zentroa hein batean berritzeko. Kanpaina abenduaren 15etik otsailaren 15era egingo da.