Ongi etorri gure webgunera eta eskerrik asko webgunearen legezko baldintzak irakurtzeko duzun interesagatik. Badakigu gai hau ez dela zure gustukoena izanen, baina garrantzitsua da ezagutzea gure webgunearen erabiltzaileen eta gure erakundearen arteko harremanak definitzen dituzten legezko termino eta baldintzei buruzko informazio guztia, gure erakundea webgune honen arduraduna baita. Erabiltzaile gisa, garrantzitsua da termino horiek ezagutzea, gurean nabigatzen jarraitu aurretik.
Felipe Lecea Fundazioa gara (aurrerantzean, JOSEFINA ARREGUI KLINIKA). Webgune honen arduraduna garenez, konpromisoa hartzen dugu bai gure erabiltzaileen informazioa berme osoz prozesatzeko, bai eta datu pertsonalen bilketa eta erabilera arautzen dituzten Estatuko eta Europako baldintzak betetzeko ere.
Web-orrirako sarbidea doakoa da, salbu erabiltzaileek kontratatutako sarbide-hornitzaileak emaniko telekomunikazio-sarearen bidezko konexioaren kostua. Gure webgunea erabiltzeak erabiltzaile izaera ematen du (aurrerantzean, “Erabiltzailea” edo “Pertsona erabiltzailea”), eta lege-ohar honetan jasotako baldintza guztiak onartzea dakar. Zerbitzua gure webgunearen bidez emateak erabiltzailea konektatuta dagoen unera mugatzen du iraupena. Beraz, erabiltzaileak arretaz irakurri behar du lege-ohar hau ataria erabili nahi duen bakoitzean; izan ere, ataria eta haren erabilera-baldintzak, lege-ohar honetan jasotakoak, aldatu egin daitezke.
Webgune honek zorrotz betetzen du Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, pertsona fisikoen babesari buruzkoa,eta bete ere, Datuak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea.
Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betetze aldera, ondoren JOSEFINA ARREGUI KLINIKAREN identifikazio-datuak azaltzen dira:
- Titularra: Felipe Lecea Fundazioa
- IFZ: G31442817
- Helbidea: Erburua kalea z/g 31800, Altsasu (Nafarroa)
- Telefonoa: +34 948 563850
- Helbide elektronikoa: info@josefinaarregui.com
- Erregistroko inskribatzea: Hemen dago inskribaturik:
- Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza Departamentuko Fundazioen Erregistroa, 30 zenbakiarekin.
- Nafarroako Gobernuko Gizarte Zerbitzuen Erregistroa, 00021AD0007 zenbakiarekin.
JOSEFINA ARREGUI KLINIKA da webgune honetako ustiapen-eskubideen titular esklusiboa. JOSEFINA ARREGUIK KLINIKAK beretzat gordetzen ditu webgune honetatik eratorritako jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztiak, eta beharrezkoa da JOSEFINA ARREGUI KLINIKAREN berariazko baimen idatzia, eskubide horiek erabili eta gauzatzeko. Eskubide-erreserba honek kanpoko itxura hartzen du (“look and feel”), bai eta edozein formatutan sartu eta banatu daitezkeen edukiak ere, eta webgunearen kodea, diseinua eta nabigazio-egitura bera ere bai.
JOSEFINA ARREGUI KLINIKAK edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe egin ahal izanen ditu aldaketak eta eguneratzeak bere webgunean jasotako informazioan, edota haren konfigurazioan edo aurkezpenean. JOSEFINA ARREGUI KLINIKAK ahalegin guztiak egiten ditu web honen bidez emaniko informazioa argia, ulergarria eta egokia izan dadin, baita ahal den neurrian akatsak saihesteko ere eta, hala badagokio, konpontzeko edo eguneratzeko ere bai. JOSEFINA ARREGUI KLINIKAK, hala ere, ezin du bermatu akatsik ez dagoenik, ezta informazioaren edukia etengabe eguneratuta dagoenik ere.
JOSEFINA ARREGUI KLINIKA ez da inola ere erantzule izanen, baldin eta erakunde hornitzaileek edo pertsona laguntzaileek jabetza intelektualeko eskubideak betetzen ez badituzte, haiek emandako irudien eta argazkien egiletzari dagokionez, eta uste izanen da haien gaineko ustiapen-eskubideak titularrek behar bezala laga dizkietela aipatu hornitzaileei.
Erabiltzaileak, webgune honetara sartze hutsagatik, edozein dela ere sartzeko modua, baldintza hauek onartu eta bat egiten du haiekin; baldintza horiek webgune honen erabilera-erregimena markatuko dute. Titularrak eskubidea izanen du baldintzak edozein unetan aldatzeko, eta azken eguneratzean argitaratutakoak izanen dira bisita bakoitzean indarrean daudenak eta aplikatzekoak direnak. Erabiltzaileak ez baditu baldintza horiek guztiak onartzen, ez du baimenik izanen webgune honetara eta bertan dauden eduki eta zerbitzuetara sartzeko, eta berehala utzi beharko du webgunea. Baldintza horiek, halaber, webgunearen titularrak bidali ditzakeen komunikazio eta buletinei ere aplika dakizkieke, eta, beraz, erabiltzaileak baldintza horiek onartu beharko ditu webean sartzeko eta/edo huraxe erabiltzeko.
JOSEFINA ARREGUI KLINIKAK beretzat gordetzen du erabiltzaileak aldi baterako edo behin betiko baztertzeko eskubidea, honako kasu hauetan, betiere:
- Erabilera-baldintza orokor horietako edozein ez betetzeagatik.
- Legeak, morala eta Ordena Publikoa ez betetzeagatik.
www.josefinaarregui.com Altsasun 1925ean jaiotako Fundazioaren webgune ofiziala da. Fundazioaren helburu soziala da dementzia maila handiagoak edo txikiagoak dituzten pertsonei arreta eta tratamendu errehabilitatzailea ematea.
Gure webgunean jakin ahal izanen duzu nor garen, zer egiten dugun, zer zerbitzu ematen ditugun, gure proiektuak eta gure jarduerarekin lotutako albisteak, eta era berean, gure zerbitzu batzuk kontratatu eta ordaindu ahal izanen dituzu. Gurekin harremanetan jartzeko, erabili horretarako prestatutako galdetegia, edota posta elektronikoz; betiere, aurrekoarekin lotutako edo lotuta ez dagoen beste eduki eta esteka batzuk eskaintzeko eskubidea dugu.
Irakur dezakezu zer datu biltzen ditugun gure erabiltzaileez eta nola tratatzen ditugun: Datuak babesteko politika
Debekatuta dago webguneko orri bat aurkeztea, www.josefinaarregui.com webgunearen titularrarena ez den webgune bateko leiho batean “framing” izeneko teknikaren bidez, betiere ez du JOSEFINA ARREGUI KLINIKAREN berariazko baimena.
Debekatuta dago www.josefinaarregui.com webgunearen bidez zabaldutako edozein eduki beste webgune batean sartzea, “In line linking” izeneko teknikaren bidez, baldin eta horrek ez badu JOSEFINA ARREGUI KLINIKAREN berezko baimenik.
Baimena ematen da hipertestu-estekak (hiperestekak) beste webgune batzuetan ezartzeko, hots, www.josefinaarregui.com web-orrialdera zuzenduta daudenak, edo, hala badagokio, webguneko beste edozein barne-orrira (“Deep link”), baldin eta kasuan kasuko orrialdeak leiho oso batean eta bakoitzaren web-helbidean agertzen badira; halakoetan, bere gain hartuko du webgunerako hiperesteka ezartzean dagokion erantzukizun eta arrisku osoa.
Pertsonek konpromisoa hartzen dute JOSEFINA ARREGUI KLINIKAK bere webgunearen bidez eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak egoki erabiltzeko. Eta konpromisoa ere edukiak eta zerbitzuak ez erabiltzeko (I) legez kontrako, legez kanpoko edo fede onaren eta ordena publikoaren aurkako jarduerak egiteko; (II) izaera matxista, arrazista, xenofoboa, pornografiko-ilegala, terrorismoaren apologia edo giza eskubideen aurkakoak diren edukiak edo propaganda zabaltzeko (II); JOSEFINA ARREGUI KLINIKAKO edo bere erakunde hornitzaileetako sistema informatikoetan kalteak eragiteko; (IV) JOSEFINA ARREGUI KLINIKAREN sarean birus informatikoak edo kalteak eragin ditzakeen beste edozein sistema sartzeko edo zabaltzeko; (V) edukia konpilatzeko edo deskodetzeko teknikekin zerikusia duten jarduera baimen gabeak garatzeko.
Erabiltzaileak edo Internet erabiltzen duen beste edozein pertsonak jakiten badu webgunean eduki edo zerbitzu ez-zilegiak, kaltegarriak, iraingarriak, bortitzak edo moralaren kontrakoak erakusten direla, edo estekatutako webguneek eduki hori duten orrietara bidaltzen dutela, JOSEFINA ARREGUI KLINIKAREKIN jarri beharko du harremanetan, lege-ohar honetan adierazitako helbide elektronikoaren bidez, eta behar bezala identifikatuko da, beharrezkoa izanez gero, eta ez legezkotzat edo ezegokitzat jotzen dituen gertakariak deskribatuko ditu. Eskubideak urratzen badira, hala nola jabetza intelektualarenak eta industrialarenak, era berean urratutako eskubidearen titularraren datu pertsonalak aurkeztu beharko ditu, baldin eta gertakariaren berri ematen duenaz bestelako pertsona bat denean. Era berean, eskubideen titulartasunaren legitimazioa egiaztatzen duen titulua aurkeztu beharko du, eta, hala badagokio, titularraren kontura jarduteko ordezkaritza-titulua, jakinarazleaz bestelako pertsona bat denean, baita erreklamazioan jasotako informazioa zehatza dela adierazten duen berariazko adierazpena ere.
JOSEFINA ARREGUI KLINIKAK klausula honetan aurreikusitako jakinarazpena jasotzeak ez du esan nahi egiazki ezagutzen dituenik jakinarazleak adierazitako jarduerak eta/edo edukiak, Gizarte Zerbitzuen Legean xedatutakoaren arabera.
JOSEFINA ARREGUI KLINIKAK ez ditu inola ere bermatzen eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuen zehaztasuna, edukia, osotasuna, legezkotasuna, fidagarritasuna, gaurkotasuna, egiazkotasuna, funtzionamendua edo erabilgarritasuna, eta ez du horien gaineko erantzukizunik izanen, ez eta, hala badagokio, izan ditzaketen kalteak ere. Eskaintzen den informazioa informazio hutserako da, eta ez da ezeren adierazgarria. Arestian esandakoa ere zabal daiteke titularrarenak ez diren edo webgune honetan jasota ez dauden esteka, eduki eta iritzietara, eta nolanahi ere, erantzukizuna dena delako edukien eta webguneen titularrei dagokie. Era berean, JOSEFINA ARREGUI KLINIKAK ez du bere gain hartzen eskainitako edukien erabilera okerraren erantzukizuna, eta uko egiten dio horri buruzko erantzukizun orori.
JOSEFINA ARREGUI KLINIKAK ez du bere gain hartzen edukien kalitatetik, fidagarritasunetik, zehaztasunetik edo zuzentasunetik erator daitezkeen erreklamazioen erantzukizun zuzenik edo subsidiariorik.
JOSEFINA ARREGUI KLINIKAK beretzat gordea du programak aldatzeko eskubidea, bai eta emandako datuen sistematizazioa, eta sartzeko eta transmititzeko ezaugarri teknikoak ere. Baldin eta aldaketa horiek ez badute ahalbidetzen instalatutako aurreko bertsioekin bateragarria den erabilera bat, JOSEFINA ARREGUI KLINIKAK bere webgunearen bidez emanen du horren berri. Halaber, aldaketa teknikoengatik edo matxurengatik, zerbitzua partzialki edo osorik eteteko eskubidea izanen du, eta aldez aurretik jakinarazi beharko du, ahal izanez gero, bere webgunearen bidez edo horretarako gaitutako beste edozein guneren bidez.
JOSEFINA ARREGUI KLINIKAK, ahal den neurrian, erabiltzaileak webguneko orrietan nabigatzeko erabiltzen dituen euskarri teknikoen segurtasun informatikoa zainduko du. Hala ere, Internet ezin denez bitarteko segurutzat hartu, JOSEFINA ARREGUI KLINIKAK ezin du bermatu ez dagoenik hirugarrenek sartutako birusik edo bestelako elementu kaltegarririk, hots, sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan edo webgune hau bisitatzen duen erabiltzailearen fitxategietan, kalteak edo aldaketak eragin ditzaketenak. Ondorioz, JOSEFINA ARREGUI KLINIKAK ez du erantzukizunik izanen elementu horiek erabiltzaileei eta hirugarrenei eragin diezazkieketen kalte-galerengatik.
Ez da JOSEFINA ARREGUI KLINIKAREN erantzukizuna une honetan ezarria dagoen sistema eragilea, ez eta haren funtzionamendu okerrak ekar ditzakeen ondorioak ere.
JOSEFINA ARREGUI KLINIKAK beretzat gordea du bere webgunean egokitzat jotzen aldaketak egiteko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi gabe. Halaber, haren bidez ematen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izanen ditu, bai eta horiek bere webgunean aurkezteko edo aurkitzeko modua ere.
JOSEFINA ARREGUI KLINIKAK ez du bere gain hartzen webgunearen mende ez dauden eta JOSEFINA ARREGUI KLINIKAK kudeatzen ez dituen eduki, informazio eta irudien ardura, nahiz eta webgunean JOSEFINA ARREGUI KLINIKAK sinatutako edozein hitzarmeni jarraikiz agertu.
JOSEFINA ARREGUI KLINIKA aurreko baldintzen urraketari jazarriko zaio, bai eta bere webgunearen erabilera debekatu edo ezegoki oro ere, zuzenbidean dagozkiokeen ekintza zibil eta penal guztiak gauzatuz.
Abisu honen klausularen bat edo klausularen zati bat baliogabetzat jotzen bada ere, horrek ez du gainerakoen baliozkotasunean eraginik izanen.
Badakigu ongi konponduko garela, baina gerta daitezkeen egoera guztiak zehazte aldera, jakinarazi nahi dizugu Espainiako legea aplikatu behar zaiola webgune honi eta bertan eskaintzen diren edukiei buruz sor daitekeen eztabaidari orori. Alderdiek erabaki dute Iruñeko epaitegi eta auzitegien mendean jartzea, eta berariaz uko egitea legokiekeen beste edozein foruri, salbu eta, zure lege nazionalaren arabera, berariaz men egiteko aukera baztertzen duen legezko foruaren arauketarik badago; kasu horretan, lege-xedapenari jarraituko zaio.
Azken eguneratzea 2021eko maiatzaren 10ean