Zure bizitzako musika. Musika eta garuna komunitatean
Proiektuaren helburua da musikaren bidez sustatzea Alzheimerra duten pertsonen eta haien ingurunearen ongizatea, eta berriz ere gizarteratu daitezela.
Proiektuari esker, musikaren arteak duen indar eraldatzailea ikusarazten da, ingurunea engaiatuta eta eta esperientzia artistikoa partekatuta.
Proiektuan egindako jarduerak
Proiektua garatzeko prozesuan, tailerrak egin ziren Josefina Arregui Klinikaren Eguneko Zentroan, bai eta tailer komunitarioak ere, Klinikako pazienteekin, senideekin eta lagunekin.
Hainbat tailer egin ziren, hala nola kantua eta korua, abesbatza, pintura eta mugimendua, bai eta inprobisazioa, erritmoa eta perkusioa ere.
Hainbat musika-metodologia erabili ziren, guztiak ere aktiboak eta lankidetzazkoak: Dalcroze metodoa, Orff metodoa, Willems metodoa, kodály metodoa eta Soundpainting metodoa.
Amaierako ikuskizuna
Proiektua diziplina anitzeko ikuskizun baten bidez amaitu zen; La música de tu historia. Música y cerebro en comunidad, 2019ko ekainaren 1ean Iruñeko Gayarre antzokian emana.
Ikuskizuna profesionalek garatutako lan-prozesu luzearen emaitza izan zen, baita Josefina Arregui Klinikan bizitako esperientzien emaitza ere. Prozesuaren emaitza arte eszenikoen proiektu bat izan zen, dantza garaikidea, musika edo dramaturgia uztarturik, bizitza, oroimena, denbora eta bizikidetza ospatzeko, gizaki orok bere baitan daraman edertasuna transmititze aldera. Lanaren haria ez zen fikziozko istorio bat izan, benetako istorio bat baizik, klinikan hasi eta amaitu zena.
Jesús Arbués zuzendari eszenikoak jarri zuen abian ikuskizuna. Profesional bikainak aritu ziren, hala nola Leire Ruiz aktorea, bai eta Klinikako bertako hainbat paziente ere.