Belaunaldien arteko proiektua
Josefina Arregui Klinikak belaunaldien arteko proiektu bat jarri du abian, Altsasuko zenbait ikastetxerekin batera
Proiektuaren helburua da Ospitaleko pazienteen eta Eguneko Zentroaren erabiltzaileen eta herriko (Altsasu) haurren arteko harremana mantentzea, Corazonistas eta Zelandi ikastetxeen bitartez.
Izan ere, Altsasuko Corazonistas ikastetxearekin batera, Josefina Arregui Klinikak “Covid 19-aren aurka, bihotzez” izeneko proiektua jarri du abian. Horretarako, 11 eta 16 urte arteko ikasleek animo mezuak, gutunak eta audio-galderak bidaltzen dizkiete bai Eguneko Zentroaren erabiltzaileei, bai Ospitaleko pazienteei, zabalkundeko talde baten bidez. Proiektuak blog bat dauka, sortu diren material horiek guztiak ikusteko.
Zelandi ikastetxeko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek Ospitaleko pazienteekin egindako ekintza bat hartu dute ardatz. Jarduera horrek hainbat helburu zehatz ditu; besteak beste, estimulazio kognitiboa, eta ikasleen eta Ospitaleko pazienteen arteko rol aldaketa, jarduera kulturala eta sozialki esanguratsua eginda.
Jarduera “Udaberria leihotik” izeneko lehiaketa izan da. Lehiaketan, Zelandi ikastetxeko ikasleek marrazkiak egin dituzte, eta, ondoren, bideo baten eta kartulinen bidez zabaldu helarazi zaizkie Ospitaleko pazienteei. Marrazkiak Ospitaleko pasabideetan jarri dira ikusgai. Zentro horretako pazienteek epaimahai gisa hartu dute parte jardueran, eta marrazki irabazleak aukeratu dituzte.