Proiektua Nafarroako Kutxa Fundazioaren laguntzarekin jarri da abian, eta, haren bidez, laguntza eta jarraipena egiten dugu ikuspegi integral batetik, honakoak barnebilduta: familiei informazio orokorra emateko informazio-saio berariazkoak, arreta psikologikoa eta pazientearen eta familiaren arteko eguneroko kontaktua, prestakuntza ematen da senitartekoek jakin dezaten nola tratatu behar duten beren senidea; alta ondoko jarraipena, nahi izanez gero, kanpoko mediku-kontsulten bidez, eta gailu mugikorretarako gure APP-rako sarbidea.
150 familiak baino gehiagok parte hartu dute dagoeneko programa pilotu honetan
NES programa ospitaleko eta gure Eguneko Zentroko pazienteen senideei zuzenduta dago eta harrera oso ona izan du; bereziki, Covid 19ak baldintzatutako urte honetan. Horrela, gure NES App-ak aukera eman du Klinikako pazienteen eta erabiltzaileen eguneroko jardunari buruzko xehetasunak senideei ia denbora errealean jakinarazteko, eta informazio zuzena ematen die hainbat gauzari buruz: gaua nola eman duten, zer moduz gosaldu, bazkaldu edo afaldu duten, zein den egunerako aurreikusia dagoen jarduera-programa edo nola parte hartu duten fisioterapiako, terapia okupazionaleko edo jolas-jardueretako saioetan, hala banakakoetan nola taldekoetan.
Aurten, 150 familiak baino gehiagok parte hartu dute dagoeneko Programan.
Proba pilotu honen ondoren, NES programak martxan jarraituko du 2021ean
NES programa proiektu pilotu gisa pentsatu zen 2020an, ekintza berritzaile horiek Klinikan nola funtzionatzen duten ebaluatu ahal izateko. Behin probatu eta onurak egiaztatu ondoren, huraxe egonkortzea eta behin betiko ezartzea erabaki da. Horrela, gure baliabideren batean (Ospitalean edo Eguneko Zentroan) senitartekoren bat baduzu, galdetu guri nola parte hartu programa honetan eta deskargatu App-a.