Akordio horri esker, Erizaintzako Praktika Arautuko eta Kudeaketako bi ikaslek masterra eginen dute 2021-22 ikasturtean, 6.000 euroko beka banarekin.
Hitzarmenaren bidez, gainera, ikasle bekadunek, masterra egiteaz gain, 30 hilabetez arituko dira Klinikan bertan kontratupean. Horrek beka ere handituko luke, ostatu hartzeko edo Altsasura joateko gastuak bere osoan edo hein batean ordainduta, Klinika psikogeriatrikoa hantxe kokatua baitago.
Graduondoko etorkizuneko ikasle guztiek izanen dute baldintza onuragarri horiek eskuratzeko parada. Erizaintza Fakultateak bitartekari lanak eginen ditu klinikaren eta ikaslearen artean, baina zentro psikogeriatrikoak aukeratuko ditu bi bekadunak. Era berean, garapen profesionalerako plana landuko du haiekin, kontratuak irauten duen bitartean gauzatuko dutena.
Josefina Arregui Klinikan, profil hori hain zuzen ere Praktika Aurreratuan ezartzen saiatzen ari dira.
Erizaintzako masterrak 15 urteko ibilbidea du
Beka-hitzarmena duela urte eta erdi Josefina Arreguik Klinikak bultzatutako irakaskuntza-jardueraren baitan dago. Akordio horri esker, psikogeriatrian espezializatutako prestakuntza jarriko da abian, bi bekaren bidez. Bekek Josefina Arregui Klinikaren Lagunen Elkartearen diruen ekarpenari esker finantzatu dira.
Bestalde, Erizaintzako Praktika Arautuko eta Kudeaketako Masterra Nafarroako Unibertsitatean ematen da, Iruñean duen egoitzan, duela 15 urtetik baino gehiagotik hona. Graduondoko ofiziala da eta erizaintzako profesionalen artean lidergo eraldatzailea bultzatzea du helburu, gizarteak dituen osasun-premia berrien aurrean aldaketarako eragile izan daitezen. Gainera, hiru lanbide irteera izan ditzakeen graduondoko bakarra da Espainian: praktika aurreratua, kudeaketa, edo irakasle-karrera hastea. Ehun ikasle baino gehiago aritu dira dagoenekoz masterrean.