Josefina Arregui Klinikak, Nafarroako Kutxa Fundazioarekin eta La Caixa Fundazioarekin elkarlanean, lan jardunaldia antolatu du izenburu honekin: “Online komunikazioa: narriadura kognitiboa eta hauskortasuna atzemateko estrategia berriak. eFrail programa”. Ekimena maiatzaren 5ean eginen da Iruñean, Civicaneko Auditorioan, 18:30etik 20:30era eta, nagusiki, lehen laguntzako mediku eta osasun langileentzat da.
Jardunaldiak nabarmendu nahi du zeinen garrantzitsua den adinekoengan hauskortasuna eta narriadura kognitiboa garaiz atzematea, eta hatxe izanen da Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari-kudeatzaile Gregorio Achutegui Basagoiti, bertaratzen den jendeari ongietorria emateko.
Ekimenaren bidez, Josefina Arregui Klinikak hauskortasuna eta/edo narriadura kognitiboa izateko susmoa duten pertsonen arreta berritzen jarraitu nahi du, eFrail programa garatuz. “Programa berritzaile horren bidez, pazienteei eta haien familiei aukera ematen diegu klinikako talde profesionalarekin bisita egin aurretik komunikazioa izateko plataforma digital baten bidez”, adierazi du Francesc Escabiak, hau da, Josefina Arregui Klinikako zuzendari medikoak. Francescek azaldu duenez, komunikazio horri esker, pazientearen egoerari buruzko informazioa lortuko da, bai eta pertsona horren bizitzako hainbat alderdiri buruzkoa ere, familiak garrantzitsutzat jotzen dituen elementu interesgarri guztiak jorratzeko. “Ez da hain metodo inbaditzailea, eta aldez aurreko jakinarazpenari esker, komunikazioa errazten du pazientearen eta haren familiaren egoera zein den jakiten hasteko. Arazoari aurre egiteko aukera emanez, gaixoaren eta haren familiaren arteko gatazka egoerak saihestuta”, ziurtatu du Escabiak.
Jardunaldia bat dator Klinikak gaixotasunen agerpena geldiarazteko duen helburuarekin eta, hain zuzen ere, hauskortasuna eta narriadura kognitiboa garaiz artatzeko garrantzian jarri du arreta. “Garaiz atzemateak gaixotasun edo desgaitasun baten agerpena geldiarazteko aukera ematen digu, bai eta narriadura kognitiboaren bilakaera geldotzeko ere”, adierazi du Josefina Arregui Klinikako zuzendari medikoak.
Hitzaldiak
Jardunaldia 18:30ean hasiko da, eta ongietorria emanen dute Javier Fernández Valdivieso Nafarroako Kutxa Fundazioko zuzendari nagusiak eta Izaskun Azcona Saldías “La Caixa” Fundazioaren Nafarroako Lurralde Ekintzako kudeatzaileak. Ondoren, Gregorio Achutegui Basagoiti Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak hitz eginen du du, eta geriatria eta psikogeriatria arloko lau profesional ezagun jarraituko zaizkio.
Lehenbizikoa Carlos Fernández Viadero izanen da, Marqués de Valdecilla Unibertsitate Ospitaleko Psikiatriako Egonaldi Ertaineko (Psikogeriatria Programa) Unitateko geriatra eta aztergai izanen ditu murrizketa fisikoek eta sozialek adinekoen osasun mentalean dituzten ondorioak.
19:05ean, Manuel A. Franco doktorearen txanda izanen da, Espainiako Psikogeriatria Elkarteko presidentea da eta Valladolideko Rio Hortega Unibertsitate Ospitaleko eta Zamorako Asistentzia Guneko psikiatria eta osasun mentaleko zerbitzuko burua; dementzia duten pazienteen sintoma psikologikoak eta jokabidezkoak detektatzeari eta horiei aurre egiteari buruz hitz eginen du.
19:30ean, berriz, Inés Francés geriatraren txanda izanen da. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea da eta dementziaren arretari buruzko Nafarroako daturik berrienak eta esanguratsuenak aurkeztu ditu, bai eta Foru Erkidegoan eskuragarri dauden baliabideei buruzkoak ere. Jardunaldia amaitzeko, Josefina Arregui Klinikako zuzendari mediko Francesc Escabia doktoreak hartuko du hitza. Hark azalduko du zertan datzan dementzia duten pazienteengan hauskortasuna detektatzeko eta esku hartzeko programa diziplina anitza: eFrail programa, alegia.