EMASP energia berriztagarriaren kontsumitzaileen kooperatibak Civicaneko Auditorioan antolatutako ekitaldi batean jaso dute saria, eta, gainera, beste 9 enpresa ere saritu dituzte.
Uxue Itoiz Mariñelarena Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak itxi du ekitaldia.
Klinika aitortzeko arrazoiak
Josefina Arregui Klinika jasangarritasuna eta ingurumena hobetzearen alde egiten ari den lanaren aitortza da, duela bi urte onartutako plan estrategikoarekin bat eta epe labur eta ertainean garatu beharreko proiektuei jarraikiz.
Aurrezpen eta eraginkortasun energetikoari dagokionez, Klinikak hobekuntza-lanak egin ditu isolamenduan, kanpoko zurgintza-lanen inbertsioan eta errezelen berrikuntzan, barnealdearen isolamendu termikorako. Baita gas naturalaren berokuntza-sisteman egindako inbertsioa ere. Era berean, barneko zein kanpoko argiztapen guztia led motako argien bidez berritu dira. Horren bidez, Klinikak espero du energia-kontsumoa % 7,5 murriztea eta 23,2 tona CO2 gutxiago isurtzea.
Ekintza horiez gain, Josefina Arregui Klinika laster 40 kWp-ko plaka fotovoltaikoak instalatzen hasiko da, horrela bere energia sortzeko eta energia-gastua murrizteko. Horren haritik, Klinikak etorkizunaren aldeko egin du, komunitate energetikoko ekimen bat abian jartzearen alde, hain zuzen.