Programaren baitan garatzen ditugun ekintzen artean, gailu mugikorretarako aplikazio bat garatu eta ezartzea izan da berritzaileetako bat. Horren bidez, senideak gure egunerokotasunarekin daude harremanetan, ia denbora errealean.
Gaur egun, gure baliabideren batera jotzen duten familia guztiek jasotzen dituzte aplikazio berriaren prestazioak, eta egunero erakusten digute pozik daudela harreman eta komunikazio modu berri horrekin.
Familien zuzeneko esperientzia
Inkesta txiki bat egin dugu udan, familiak hilabeteotan izaten ari diren esperientzia ezagutzeko. Hain zuzen ere, inkesta horretatik atera dugu Eva Iturralde Ormaetxearen lekukotasuna, adeitasunez erantzun ziguna. Eguneko Zentroaren Nekane Ormaetxearen erabiltzailearen alaba da.
JAK: Noiztik erabiltzen duzu gure NES aplikazioa zure senidearen jarraipena egiteko Josefina Arregui Klinika Fundazioaren Eguneko Zentroan? Aplikazioa hasieratik erabiltzen dugu, ekainetik, uda hasi baino lehen.
JAK: Zer gustatzen zaizu gehien App honetan edo zer da errazen erabiltzen duzuna? Gehien gustatzen zaidana da nire amaren gaineko informazio guztia izatea mugikorrean, klinikan egiten duenari buruz, hori oso gauza erosoa da; eta zuzenean konektatu ahal izatea Eguneko Zentroko profesionalekin.
JAK: Animatuko zenituzke beste familiak APP hori deskargatzera eta erabiltzera? Zure ustez, zertan lagundu diezaieke? Bai, zalantzarik gabe. Familia guztiak animatuko nituzke erabiltzera, eta, gainera, mugikorrean erabiltzera, oso erosoa baita eta, horrela, zuzeneko kontaktua duzu.
Nafarroako Kutxa Fundazioaren laguntza
Eskerrak eman nahi dizkiegu familiei beren inplikazioagatik eta Josefina Arregui Klinika-Fundazioak abian jartzen dituen proiektu guztiei harrera ona egiteagatik. Eskerrak ere Nafarroako Kutxa Fundazioari, Programa hau babesteagatik.