Ekarpen horrek Klinikaren jasangarritasuna babesten lagunduko du, eta arreta nahiz instalazioen funtzionamendua hobetzeko hainbat inbertsio egiteko aukera emango du.
Bisitan parte hartu dute Gorka Eceolaza Sakana Kooperatibako presidenteak; Julen Razkin presidenteordeak; Aritz Munarriz, Igor Miranda eta Eva Aiertza Kontseilu Errektoreko kideek; eta Itsaso Olazaran Giza Baliabideetako arduradunak.
Josefina Arregui Klinikako zuzendari gerente Ángel Gardachalek, Sara Ruiz de Erenchun eta Ainhoa Repáraz lagun zituela, harrera egin dio ordezkaritzari, eta instalazioetan zehar gidatu du bisita. Bertan, Sakana Kooperatibako ordezkariek Klinikak azkenaldian egindako jarduketa batzuk ezagutu dituzte, besteak beste, Eguneko Zentro berria eta ospitale psikogeriatrikoaren hegal berri baten handitzea.
SAKANA Kooperatibak honela baloratu ditu lankidetza eta bisita: “SAKANA Kooperatibarentzat harro egoteko modukoa da duela hamarkada bat baino gehiagotik Josefina Arregui Klinikarekin lankidetzan aritzea. Gaur, hemen egunero egiten den lana gertutik ezagutzeko aukera izan dugu, eta oso esperientzia aberasgarria izan da. Txoko bakoitzaren atzean, pertsona bakoitzari tratu gizatiarra ematea lehenesten duen eta maitasunez zein bokazioz zaintzen duen lantalde bat dago. Mila esker egiten duzuen lan bikainagatik. SAKANA Kooperatibatik zuen ondoan jarraituko dugu, gure ekarpen txikia egiten”.
Dohaintzari esker, Klinikak ospitalerako bost ohe artikulatu, ospitaleko eta Eguneko Zentroko erabiltzaileen arreta eta maneiatzea erraztuko duen baskuladun gurpil-aulki bat, lorategien mantentze-lanetarako belarra mozteko robot bat eta zerbitzarien gelarako aire girotuko ekipo bat eskuratuko ditu.
Ángel Gardachalek horrelako lankidetzek Klinikak aurrera egiten jarraitzeko duten garrantzia nabarmendu du: “Sakana Kooperatibaren ekarpenaren moduko laguntzek gure jarduera hobetzeko beharrezkoak diren erosketak eta inbertsioak egiteko aukera ematen digute, modu eraginkorragoan lan egiteko, aurrezpenak lortzeko eta pertsona gehiagori arreta emateko dugun gaitasuna indartzeko. Gure jardueratik jasotzen ditugun diru-sarrerek nekez estaltzen dituzte ohiko kostuak eta gastuak, baina ez dira nahikoak hobekuntza jakin batzuei, konponketa garrantzitsuei edo instalazioak optimizatzeko eta kontsumoak murrizteko inbertsioei aurre egiteko. Horregatik, lankidetza hau oso laguntza garrantzitsua da Klinikaren jasangarritasunerako”.
Josefina Arregui Klinikak eskerrak eman dizkio Sakana Kooperatibari erakutsitako konpromisoagatik eta egindako ekarpenagatik. Izan ere, laguntza horrek zuzenean lagunduko du eskuragarri dauden baliabideak, instalazioen eraginkortasuna eta erabiltzaileei eskaintzen zaien arreta hobetzen.





Erburua kalea z/g
948 563 850
info@josefinaarregui.com
Astelehenetik ostiralera: 09:00 – 16:30



