Josefina Arregui Klinikan-Fundazioan hauskortasun sindromea lantzen dugu, goiz detektatuz eta balorazio integrala eginez, 2020az geroztik. Hortik aurrera, proiektu berriaren bidez, diagnostikoaren ondorengo faserako programa berariazko bat garatzen ari gara, hau da, dimentsio anitzeko esku-hartzea sindrome horren gainean. Horrek baliabide sozio-sanitarioetara (ospitaleak, eguneko zentroak eta egoitzak) jotzen duten adineko pazienteekin egiten den esku-hartze presentziala osatzeko aukera emanen du.
Alde horretatik, proiektuak tresna digital berri bat sortzea aurreikusten du, paziente hauskorrari sendatze-prozesuan laguntzeko eta, horrela, tratamenduaren irisgarritasuna eta intentsitatea handitzeko eta hobetzeko, bai eta monitorizazioa hobetzeko ere.
Horri esker, egunetik egunera gero eta pertsonalizatuagoak izanen dira Josefina Arregui Klinika-Fundazioan eskaintzen ditugun arreta eta esku-hartzeak.
Programa gure pazienteei balioa ematen jarraitzeko asmoz egiten dugu, lanerako gero eta teknika eta metodologia eraginkor eta berritzaile gehiago txertatuz.
Programa Nafarroako Kutxa Fundazioak eta La Caixa Fundazioak, aukeratu dute beren Innovasocial 2021 ekimenaren baitan.