Josefina Arregui Klinika Fundazioan 25 urte daramatzagu eroriko baten edo gehiagoren ondorioz gure klinikara iristen diren pazienteak artatzen eta aldakako ebakuntzak eta/edo bestelakoak egiten. Gehienek aldez aurreko narriadura kognitiboa dute, edo geroago izaten dute, erorketa horien ondorioz.
Gure esperientziari esker, badakigu haietariko zenbait pazientek ospitaleratzea eta horri lotutako narriadura gutxitu zezaketela, hauskortasuna goiz atzemateko eta aldez aurretik prebenitzeko programak egin izan balituzte.
Proiektua Nafarroako Kutxa Fundazioak eta La Caixa Fundazioak babesten dute, Innovasocial 2020 deialdiaren barnean, eta ADAVANTAGE JA (OME) ekimenarekin lerrokatuta dago. Zehazki, Iruñean kanpo kontsultarako programa mediko aitzindari bat ezartzea proposatu du.
Proiektuak hauskortasunaren balorazioari heltzen dio, plataforma digital bat garatuz. Gure talde medikoak 6 eremutan aukeratutako probak jasotzen ditu plataformak: hauskortasunaren test diagnostikoa, muga funtzionalen baheketa, erorketen baheketa, disfagiaren baheketa, nutrizioaren baheketa, sarkopeniaren neurketa, eta oinarrizko jardueren eta jarduera instrumentalen balorazioa. Horretan oinarrituta, paziente bakoitza kontsulta pertsonalizatuko esku-hartze programa batera joanen da, baloratutako hauskortasun mailaren arabera.
Programa bat dator gure pazienteei balioa ematen jarraitzeko borondatearekin, gero eta teknika berri gehiago txertatuta, baita lan-metodologia eraginkor eta berritzaileak ere.