Joan den martxoaren 9an, Josefina Arregui Klinikak psikogeriatriaz mintzatzeko aukera izan zuen mugaz gaindiko POLEURO Klusterrean, GECT Akitania Berria- Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak finantzatutako hitzramenaren baitan.
POLEURO proiektua CCI Baiona Pays Basque, Gipuzkoako Ganberak eta Sodena erakundeek dinamizatua da astean behingo bilera birtualen bidez mugaz gaindiko hiru partzuergoko kideen artean, hots, AdditiValley (plastikozko zein metalezko teknologia bidezko fabrikazio gehigarrian zentratutako 13 enpresa eta zentro teknologiko biltzen ditu), BigDatia (Inteligentzia artifizialean adituak diren 8 bazkidek osatzen dute) eta InnovMedica (17 kidek osatua, neurrira egindako gailu medikoekin).
Ideiak eta elkarlan bideak trukatzea
Bilera birtual horietako batean izan zuen Josefina Arregui Klinikak psikogeriatrian eskaintzen dituen zerbitzu espezializatuak azaltzeko aukera; halaber, ideiak partekatzeko eta etorkizuneko proiektuetan lankidetzan aritzeko bideak aztertzeko parada.
Bileran, InnovMedica, AdditiValley eta Big DATIa partzuergoetako kideak egon ziren, tartean Sakana Garapen Agentzia eta Adacen, hau da, Garuneko Kaltearen Nafarroako Elkartea.