InnovaSocial 2021 programak Felipe Lecea Fundazioaren Hauskortasun Sindromean esku hartzeko eta monitorizatzeko programa pilotua aukeratu du. Programa hori La Caixa Fundazioak eta Nafarroako Kutxa Fundazioak sortua da. Uztailaren 26an jakinarazi zuten zer proiektu aukeratu ziren jardunaldi batean; bertan, Felipe Lecea Fundazioaren izenean Josefina Arregui Klinikako kudeatzailea izan zen, hau da, Ángel Gardachal.
Guztira, 32 proiektu aukeratu dira, eta horien artean 1.380.000 euro banatuko dira. Programa piloturako, berriz, 35.585 euro erabiliko dira, eta abuztuaz geroztik garatuko da Josefina Arregui Klinikan.
Hauskortasun sindromea
Josefina Arregui Klinika Fundazioa hauskortasun sindromea lantzen ari da 2020tik hona, detekzio goiztiarretik eta balorazio integrala eginez. Proiektu berri horren bidez, Josefina Arregui Klinikak aurrerapausoak eman nahi ditu berariazko programa bat garatzeko diagnostikoaren ondorengo, hau da, esku-hartze dimentsio anitza egin nahi du sindrome horren gainean, horrela ere baliabide sozio-sanitarioetara (ospitaleak, eguneko zentroak eta egoitzak) jotzen duten adineko pazienteengan egiten den esku-hartze presentziala osatzea ahalbidetzeko.
Horren haritik, proiektuak tresna digital berri bat sortzea aurreikusten du, paziente hauskorrari sendatze prozesuan laguntzeko eta, horrela, tratamenduaren irisgarritasuna eta intentsitatea handitzeko eta hobetzeko, bai eta monitorizazioa hobetzeko ere.
Horri guztiari esker, gero eta gehiago pertsonalizatuko dira Josefina Arregui Klinika Fundazioak eskaintzen dituen arreta eta esku-hartzeak.
Programa bat dator gure pazienteei balioa ematen jarraitzeko asmoarekin, lanerako gero eta teknika eta metodologia eraginkor eta berritzaile gehiago txertatuz.