Programa pilotua Josefina Arregui Klinikak Iruñerrian ireki duen Kontsulta Medikoen Zentroan soilik probatzen hasiko da, azaroaren azken astetik 2021eko otsailera arte. Probaren hilabete horien ondoren, funtzionamendua ebaluatuko da, erakundean behin betiko txertatze aldera.
“Proiektu pilotu berritzaile hau garatzeko, Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta La Caixa Fundazioaren laguntza izan dugu, Innovasocial 2020 deialdiaren bidez. Laguntza hori izugarri eskertzen dugu, gure klinikari eta, oro har, psikogeriatriari dakarkion guztiagatik, gure Foru Komunitatearen baitan. Eskerrik asko Josefina Arregui klinikak bizi duen etapa berri honetan laguntzeagatik eta gugan konfiantza izateagatik. Aro honetan, berrikuntzaren, profesionalizazioaren eta espezializazioaren aldeko apustua egin dugu, are gehiago psikogeriatrian”, adierazi du Angel Gardachal Josefina Arregui Klinikako zuzendari kudeatzaileak.
Lan-metodologia aitzindaria
Proiektu honek bere lan-metodologia dauka, berezkoa eta aitzindaria, hauskortasunaren arloan, OMEren ADAVANTAGE JA-ren gomendioetan oinarrituta, eta hauskortasun sindromea goiz detektatzea eta hartan esku-hartzea barnebiltzen ditu, paziente helduen prebentziorako, dimentsio askotan oinarrituta, dementzia baloratua izan edo ez.
Lan-metodologia berriarekin, Josefina Arregui Klinikak adinekoen mendekotasuna ekar dezaketen egoera ezgaitzaileak garaiz antzematea espero du, adinekoen erorketa-arriskua murrizten laguntzea, eta adinekoek beren bizi-kalitatea hobetzen eta beren etxeetan ahalik eta denbora gehien egoten laguntzea; horrela, egoitzetan instituzionalizatzea atzeratu edo saihestuko da.
Hauskortasuna baloratzeko plataforma digitala (e-Frail)
Proiektu pilotu honen baitan, Josefina Arregui Klinikak plataforma digital bat garatu du, medikuek hautatutako proba guztiak txertatzea erraztuko duena, bildutako informazioaren balorazioa eta kudeaketa errazteko. Plataformak sei eremutan jasotzen du informazioa: hauskortasunaren test diagnostikoa, muga funtzionalen baheketa, erorketen baheketa, disfagiaren baheketa, nutrizioaren baheketa, sarkopeniaren neurketa, eta oinarrizko jardueren eta jarduera instrumentalen balorazioa.
Plataforma hori martxan jartzeari esker, pazienteek eta haien familiek etxetik bertatik egin ahal izanen dituzte test asko, aurrez aurreko kontsultara joan aurretik. Medikuek, kontsultetan, balorazio eta neurketa teknikoak osatuko dituzte.
E-Frail gunea
Josefina Arregui Klinikak programa garatzeko gune bat prestatu du Iruñeko bere kontsulta medikoetan, hauskortasuna lantzeko ekipamendu berariazko batekin, betiere plataformaren eta medikuen bidez lortutako balorazioaren arabera.
Gune horretan, pazienteei esku hartzeko programa berariazko bat ezarriko zaie, hauskortasun-maila baloratuarekin bat. Pertsona ez-hauskorrentzat, aurre-hauskorrentzat eta hauskorrentzat da.
“Programa pilotu mediko hau bat heldu da Josefina Arregui Klinikak gure pazienteei balioa ematen jarraitzeko duen borondatearekin, eta gero eta teknika berri gehiago txertatzen ditu, baita lan-metodologia eraginkor eta berritzaileak ere”, esan du Angel Gardachalek. “Programa honekin beste urrats bat eman dugu, prebentzio goiztiarrari helduz, dementzia duten edo ez duten adineko pertsonengan hauskortasunak ekar ditzakeen ondorioak arintzeko lan eginez. Horrenbestez, adineko pertsonen hauskortasunaren esparruan gure ohiko lanketa hedatzeko apustua egiten dugu “, erantsi du.
Programa pilotuaren jarduketa osagarriak
Programa pilotu horren baitan, Josefina Arregui Klinikak jardunbide egokien jardunaldi bat egitea aurreikusi du Iruñean, 2021eko martxoan. Datak aldaketak izan ditzake. pandemiaren bilakaeraren arabera.
Bestalde, plataforma digitalaren bidez egindako datu-bilketak lagin fidagarria baldin badu, Klinikak aukera izanen du dementzia hauskorra duten pazienteen hauskortasunaren prebalentziari buruzko ikerketa-lanean aurrera jotzeko.

Erburua kalea z/g
948 563 850
info@josefinaarregui.com
Astelehenetik ostiralera: 09:00 – 16:30



