Aplikazioa NES programa psikosozialean sarturik dago. Programa horren bidez, familiei eta zaintzaileei lagundu nahi zaie.
NES aplikazioaren bidez, Klinikako pazienteen eta erabiltzaileen eguneroko jarduerari buruzko xehetasunak ezagutu daitezke online eta ia denbora errealean. Gaua nola eman duten, zer moduz gosaldu, bazkaldu edo afaldu duten, zein den egunerako aurreikusia dagoen jarduera-programa edo nola parte hartu duten fisioterapiako, terapia okupazionaleko edo jolas-jardueretako saioetan, hala banakakoetan nola taldekoetan.
Zuzeneko komunikazioa
NESen bidez, gainera, Zentroan egiten diren jarduera berezien berri emanen da. Senideekin zuzenean komunikatzeko mezularitza-atal bat du, eta, horretarako, eskaintzen ditu bai paziente horiek artatzeko baliabide eta material erabilgarriak, bai eta etxean lan egiteko jarraibideak eta gomendioak ere.
NESek, halaber, Klinikari, harremanetarako datuei, ordutegiei eta familiekin egiten den programa osoari buruzko informazio zehatza eskaintzen. Funtzionamendua oso erraza eta intuitiboa da, eta iOS eta Android gailuetan erabil daiteke.

Erburua kalea z/g
948 563 850
info@josefinaarregui.com
Astelehenetik ostiralera: 09:00 – 16:30



