Zerbitzu berria langileek egindako proposamenak jaso ondoren sortu da, eta egunerokoan antzemandako behar bati erantzuten dio: lan-txanden eta lan-erritmoaren ondorioz otorduak antolatzeko zailtasunari. Horrela, “TaperSano” aukera eroso, orekatu eta eskuragarri gisa sortu da, kontziliazioa errazteko eta taldearen ongizateari laguntzeko.
Zerbitzuaren funtzionamendua erraza izango da. Interesa duen langileak Administrazioan bere izenarekin identifikatutako taper bat jaso ahal izango du, 13 euroko fidantza utzita. Fidantza hori zerbitzua amaitzean eta ontzia itzultzean itzuliko da. Halaber, menuen truke erabiliko diren tiketak emango dira; menu bakoitzaren prezioa 4,85 eurokoa izango da eguneko.
Eskaera-sistema asteka antolatuko da, aurrez izena emanda iragarki-taulan jarritako egutegian. Izena emateko azken eguna osteguna izango da 15:30ean. Espazio berean utziko dira eskatutako egunetarako dagokien tiketak. Aukeratutako egunean, taper garbia 10:00ak baino lehen utzi beharko da zamalanetarako gunean, eta menua 12:30etik 14:30erabitartean jaso ahal izango da.
Menuak kontsultagarri egongo dira izena emateko informazio-orrian, eta erabiltzaile bakoitza izango da bere ontzia behar bezala mantendu eta identifikatzearen arduraduna.
Neurri berri honekin, Josefina Arregui Klinikak bere taldearen zaintza integralarekiko konpromisoa indartzen du, uste baitu langileen osasuna eta ongizatea funtsezkoak direla kalitatezko arreta eskaintzen jarraitzeko, bere zaintza-eredu humanistarekin bat etorriz.




Erburua kalea z/g
948 563 850
info@josefinaarregui.com
Astelehenetik ostiralera: 09:00 – 16:30



