“Dementziei buruzko gaiak: definizioa, motak, sintomak eta tratamendua” izenburupean, Francesc Escabia, Josefina Arregui klinikako zuzendari medikoa, dementziaren bat duten adinekoen familien hogei bat ordezkariri zuzendu zaie.
Geriatrian eta psikogeriatrian espezializatutako Escabia medikuak, bere interbentzioan, dementziei buruz hitz egin du, galera funtzional progresiboa eragiten duen prozesu neurodegeneratibo eta desgaitu gisa. Dementzia motak azaldu ditu, baita ohiko sintomak, gaixotasunaren faseak, tratamendua eta geriatriatik duen ikuspegia ere, balorazio integralaren eta balorazio horren bigarren mailako tratamendu-plan baten bidez. “Prozesu neurodegeneratiboa da, atzeraezina, gaur-gaurkoz sendabiderik ez duena, baina tratamendua badu”, azaldu du Francescek.
Bere hitzaldian azpimarratu du garrantzitsua dela diagnostiko goiztiar bat egitea, lehen sintoma detektatu bezain laster. Diagnostiko horri esker, pertsona bakoitzarentzat tratamendurik egokiena ezar daiteke, funtzionaltasuna luzatzeko aukera ematen du eta jokabide-nahasmenduak “zertxobait” prebenitzen lagun dezake, fase moderatu eta larrietan aurrera egiteko denbora gehiago behar izan dadin. “Asmoa da ahal den neurrian dementziaren aurrerabidea geldiaraztea, oraindik gordetzen dituzten gaitasunak suspertuz”, azaldu du Escabiak.
Ikastaroa doakoa da AFARABAko bazkideentzat, eta maiatzaren 16, 23 eta 30ean jarraituko du. Bertan, honako gai hauek jorratuko dira: dolua nola bizi osasuntsu, zaintzailearen nekea eta adinekoentzako bide-hezkuntza.



Erburua kalea z/g
948 563 850
info@josefinaarregui.com
Astelehenetik ostiralera: 09:00 – 16:30



