Elkarrizketan zehar, JAKeko profesionalek azpimarratu dute beharrezkoa dela gaixotasun neurodegeneratiboen sintomak garaiz identifikatzea. Alzheimerrean memoria-hutsak dira seinalerik ezagunena, baina Escabiak eta Morenok gogorarazi dute ez direla beti agertzen lehenengo. «Beste dementzia mota batzuetan lehen seinaleak hizkuntza-arazoak, pertzepzio-aldaketak edo portaera-aldaketak izan daitezke», azaldu dute.
Ildo horretan, nabarmendu dute hasierako aldaketa horiek sotilak izan daitezkeela eta, batzuetan, oharkabean pasa edo normaltzat jo. «Mezua argia da: ez diegu garrantzirik kendu behar seinale horiei, ezta lotsatu ere haiek antzemateagatik. Arreta izatea eta garaiz kontsultatzea funtsezkoa da», adierazi dute. Sintomen artean, gainera, arazo motorrek, eldarnioek edo haluzinazioek ere ager daitezke, gaixotasun hauen aniztasuna agerian utziz.
Ulertu eta laguntzearen garrantzia
Ana Arreguik bere esperientzia partekatu du senide gisa, azalduz bere ahizparen kasuan lehen zantzuak despisteak, memoria-arazoak eta portaera-aldaketak izan zirela, eta bera bera gertatzen ari zitzaionaz jabetzen zela. Egoera okertu egin zen arnas-arazo batengatik ospitalean ingresatu ondoren.
Une horretan, Francesc Escabiak azaldu zuen infekzioek, ebakuntza kirurgikoek edo bestelako arazo medikoek narriadura azkartu dezaketela. «Egoera horietan garuna ahulagoa da eta egokitzeko gaitasuna galtzen du, eta horrek funtzioen beherakada bat-batekoa eragin dezake», adierazi zuen; halaber, gogorarazi zuen «ez dagoela bi paziente berdin, gaixotasun bera izan arren».
Tratamendua, egokitzapena eta bizi-kalitatea
Laura Moreno neuropsikologoak ohiko erronketako bat jorratu zuen: paziente batzuetan gaixotasunarekiko kontzientzia faltak laguntza onartzea zaildu dezakeela. «Alderdi kognitiboak eta emozionalak nahasten dira, eta kontzientzia hori lantzea konplexua da», azaldu zuen. Testuinguru horretan, azpimarratu zuen garrantzitsua dela lan kognitiboa eta fisikoa uztartzea, bilakaera eta ongizatea hobetzeko.
Ana Arreguik ere balioa eman zion Josefina Arregui Klinikaren esku-hartzeari, nabarmenduz botikazioaren egokitzapena eta lan-plan fisiko zein kognitibo baten ezarpena. «Orain lasaitasun handiagoko une batean dago, bere familiaz gozatzen du eta horrek lasaitasun handia ematen digu», adierazi zuen.
Elkarrizketan, halaber, paziente zein senideen beldur ohikoenak jorratu ziren: etorkizunarekiko ziurgabetasuna, eguneroko bizitzako aldaketak edo gaixotasuna garatzeko beldurra. Horren aurrean, profesionalek mezu itxaropentsua helarazi zuten: beti dago bizi-kalitatea hobetzeko aukera, batez ere laguntza egokia izanez gero. «Pazientea lasai dagoenean, familia ere hala dago», ondorioztatu zuten.
Elkarrizketa osoa Radio Vitorian entzun daiteke

Erburua kalea z/g
948 563 850
info@josefinaarregui.com
Astelehenetik ostiralera: 09:00 – 16:30



