Parkinsonen gaixotasuna gaixotasun neurodegeneratibo bat da eta neurona dopaminergikoen heriotza eragiten du. Neurona horiek mugimendua erregulatzen dute.
Sintomarik ohikoenak hauek dira: dardarak, zurruntasuna, mugimenduen geldotasuna eta jarrera-ezegonkortasuna (mugimenduari dagozkion ohiko sintomak).
Sintoma horiek beste gaixotasun batzuetan ere ager daitezke (bigarren mailako parkison-sindromeak eta/edo atipikoak).
Badira tratamendu farmakologikoak eta ez-farmakologikoak (jarduerak, esku hartzeko programak), sintomak eta bilakaera hobetzen dituztenak, baina ez dute gaixotasuna sendatzen.
Tratamendu guztien helburua pazientearen bizi-kalitatea hobetzea da eta ahalik eta denbora gehien haren autonomiari eustea. Gaixotasunaren fase guztietan “zerbait egin” dezakegu.



Erburua kalea z/g
948 563 850
info@josefinaarregui.com
Astelehenetik ostiralera: 09:00 – 16:30



