Alzheimer gaixotasuna da dementzia mota ohikoena.
Zahartzeak ez du Alzheimer gaixotasuna eragiten, baina gaixotasun hori ohikoagoa da adinekoen artean.
Diagnostiko goiztiarra funtsezkoa da bilakaera hobea izateko.
Badira tratamendu farmakologikoak eta ez-farmakologikoak (jarduerak, esku hartzeko programak), sintomak eta bilakaera hobetzen dituztenak, baina ez dute gaixotasuna sendatzen.
Funtsezkoa da pazienteak mantentzen dituen gaitasunak izatea jardueren ardatza, eta ez defizitak.
Tratamendu guztien helburua pazientearen bizi-kalitatea hobetzea da, bai eta ahalik eta denbora gehien haren autonomiari eustea ere. Gaixotasunaren fase guztietan “zerbait egin” dezakegu.