Josefina Arregui Klinikak zabaldu egin ditu bere Etxez Etxeko Zerbitzuen Unitatean eskaintzen dituen zerbitzuak, etxez etxeko terapia okupazionalean ematen dituenak barne. Zerbitzu berriari esker, Klinika are gehiago hurbilduko da bere zerbitzuen beharrean dagoen jendearengana, hots, mugikortasun arazoak direla-eta instalazioetara joaterik ez dutenengana.
Etxez etxeko terapia okupazionalaren helburu nagusia da pertsonarengan ahalik eta autonomia handiena lortzea, desgaitasunari aurrea hartzea, garapena hobetzea eta haren osasunari bere osoan eusten laguntzea. Hainbat arrazoirengatik autonomia galtzen duten pertsonei zuzendutako zerbitzua da: artrosia, hezur-hausturak, ornoen zapalketa, iktusa…; edota narriadura kognitiboa, Alzheimer gaixotasunaren motako dementzia edo jokabide-nahasmenduak eragin ditzaketen edo ez ditzaketen beste dementzia batzuk dituzten pertsonei zuzendua; eta, era berean, gaixotasun psikiatrikoa, jokabide-nahasmenduak, errutinen desegituraketa, iraganeko rolen galera, etab. dituzten pertsonei.
Egokitzapenak etxean
Etxeko terapia okupazionalaz gain, Etxez etxeko Zerbitzuen Unitateak etxeko egokitzapenei eta laguntza-produktuei buruzko aholkularitza eskaintzen du. Aholkularitza horren helburua da ahalik eta autonomia handiena lortzea dementziak edo beste patologia psikiatriko batzuk dituzten adinekoengan. Horretarako, etxea egokitzen da, irtenbide funtzionalak eta ekonomikoak emanez. Zerbitzu hau honakoentzat da: eskailerak igo/jaitsi ezin dituztelako etxetik ateratzen ez diren pertsonentzat; oinarrizko jarduerak modu autonomoan egin ezin dituztenentzat; ingurunea ez egokitzeagatik etxeko istripuak etengabe izaten dituzten pertsona dementziadunentzat edo dementziarik ez dutenentzat, eta zentzumen-mugak (ikusmena eta entzumena, nagusiki) dituzten pertsonentzat.
Zerbitzua eskuratzea
Zerbitzua eskatzeko telefonoa 948563850 da edo gure web-galdetegiaren bidez eska daiteke; gure klinikako mediku geriatrak, neurologoak edo psikiatrak eskatuta, eta lehen laguntzako medikuak (Osasun Etxea), beste mediku espezialista batzuek edo beste profesional batzuek (fisioterapeutak, terapeuta okupazioak) proposatuta.

Erburua kalea z/g
948 563 850
info@josefinaarregui.com
Astelehenetik ostiralera: 09:00 – 16:30



