Asteburuan etengabe egin zuen euriari aurre eginez, guztira 258 lagunek eman zuten izena ekimenean, eta horrek sendotu egin du Nafarroan gaixotasun hau ikusarazteko ekimen nagusietako bat bezala.
Martxa Klinika aurreko zelaitik abiatu zen eta herriko kaleak zeharkatu zituen bi ibilbidetan, 4 eta 8 kilometrokoetan, zailtasun txikikoak biak ere, helmuga Iortia Plazan izanik. Bertan, kirolaren alorreko ekimenaz gain, jai giroko eta sentsibilizaziorako jardunaldia egin zen: haurrentzako puzgarriak, dantza erakustaldiak, musika eta belaunaldi arteko jarduerak izan ziren, hala nola errealitate birtualeko betaurrekoak eta traje bereziak erabiliz zahartzearen mugak esperimentatzeko aukera.
“Beste behin ere gaixotasun hau ikusgarri egin ahal izan dugu publiko guztiei zuzendutako jardueren bidez. Umeengandik hasi eta adinekoetara arteko jende askotarikoari erakarri izana pozgarria da guretzat”, azpimarratu zuen Ángel Gardachal Josefina Arregi Klinikako gerenteak, parte-hartze handiak eguraldi txarrari aurre egin ziolako bere poza ere nabarmenduz.
Jasotako laguntzari eskerrak
Josefina Arregi Klinikatik azpimarratu dute Martxa aurrera eramateko jasotako laguntza. “Pertsona guztien laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke”, adierazi du gerenteak, Ángel Gardachalek. Antolakuntzak eskertu zuen babesle enpresen, Klinikako Lagunen Elkartearen eta langile boluntarioen inplikazioa, egunaren garapenerako funtsezkoak izan baitziren.
Era berean, eskerrak eman zizkieten Altsasuko eta Sakanako herritarrei, beren erantzun eredugarriak berriz ere ekimena babestu baitzuen, urtero bezala Alzheimerra ikusaraztea eta bizimodu osasungarriak sustatzea helburu duen ekimenean lagunduz.
Ibilbidea amaitu ondoren, parte-hartzaileek herri-bazkariaz gozatu zuten: salda, txistorra eta gazta, baita kolaboratzaileen artean banatutako lote eta oparien zozketaz ere.
Bi ehun dorsal baino gehiago banatuta eta festarako giroak euriari irabazi ziola, Alzheimeraren Martxa Herrikoia erreferente bihurtu da Nafarroan, gaixotasuna eta bestelako dementziak ikusarazteko eta, aldi berean, jarduera fisikoa eta bizimodu osasungarriak sustatzeko.
Erakunde kolaboratzaileak
Alzheimeraren IV. Martxa Herrikoian honako erakunde eta enpresek parte hartu dute: Laboral Kutxa, Altsasu/Alsasuko Udala, Lacturale, Eroski, Frutas Radvi, Kate Alde, Quesos Albéniz, Embutidos Arbizu, I. González Dantza Eskola, Etorkizuna Dantza Taldea, Amaya Okindegia, Xume Taberna, Josefina Arregi Klinikako Lagunen Elkartea, Zubeztia Elkartea, Atleet, Gerodan S.Coo, Inurrieta Bodega eta Mahastia, Esquisabel Servicios Navarra, DYA Navarra, Alzola, Eseki SAL, Dantzaleku Sakana eta Bio Racer.

Erburua kalea z/g
948 563 850
info@josefinaarregui.com
Astelehenetik ostiralera: 09:00 – 16:30



